Herrian jendea etengabe mugitzeak zerbitzuen arloan eragin du garapen handiena. Horrek merkatariak behartu ditu kalitate handiko eta oso lehiakorra den merkataritza eskaintzera, bai bertako jendeari, bai kanpotik heldu direnei. Izan ere, hiriburuko merkataritzaren parekoa da.

Zerbitzuen sektoreak lanean ari diren biztanleen %80 hartzen ditu. Udalerriko biztanleria aktiboa 1291 pertsonak osatzen dute, baina 742 dira lanean ari direnak. Beraz, 549 ari dira sektore horretan. Gainera, Donezteben erroldatuta ez dauden arren herrian lanean ari direnak ez daude arestiko zenbakien barnean.

Hona hemen bertakoei zein kanpokoei eskaintzen zaizkien espezialitateak: aholkularitza, autoeskolak, tabernak, kafetegiak, harategiak, zurgindegiak, metal aroztegiak, ibilgailu marka garrantzitsuenen kontzesionarioak, kirolak, drogeriak, ebanisteria, elektrizitatea, etxetresna elektrikoak, banku entitateak, estankoa, botika, burdindegiak, lore-dendak, argazki-dendak, gasolindegiak, aroztegiak, festa-aretoak, ostatuak, jostailu-dendak, liburu-dendak, etxeko gauzak, altzari-dendak, sukaldeko altzariak, okindegia, ile-apaindegia, arrandegia, jatetxeak, jantziak, aseguruak, ibilgailuak konpontzeko tailerrak, ehunak, supermerkatuak, tindategia, autoen, bizikleten eta motoen salmenta, izoztutako eta aurrez prestatutako produktuen salmenta, albaitaria eta zapata-dendak.

Doneztebeko bizibide nagusia merkataritza da. Izan ere, Erdi Aroko dokumentazioan aipatzen da Doneztebe merkatarien herria dela. Gogoan hartu behar dugu hori, zaindu eta mantendu beharreko gizarte faktorea da, gure udalerriko ekonomia gehiena hortik sortzen baita.