Dirigido a:
Alcalde
20-11-2021
Kaixo! Besterik gabe komentatu nahiko nuke Mourgues etorbidean egindako aparkamenduen pintaketa lanetan ez duzuela bizilagunen erosotasuna gehiegi kontutan hartu. Orain kotxeek gure etxeko atean dagoen espaloiaren erdia hartzen dute eta bertatik pasatzea zaildu egiten digute. Kontutan hartuz bertan adineko jendea, muletekin, erosketekin, haurren karroekin... Pasatzen garela, uste dut moldaketaren bat egitea beharrezkoa dela. Gurpildun aulki bat edo beharrezkoa balitz kamilla bat pasatzea ezinezkoa suertatzen da. Mila esker.
22-11-2021
Egun on:
Lehenik eta behin, eskerrik asko guregana jotzeagatik eta ikusitako arazoa eta zure kezkaren berri emateagatik.
Zure iruzkina hartu eta kasu hau aztertuko dugu.
Eskerrik asko