D.SANTIAGO UTERGA LABIANO,

DONEZTEBEKO UDALAREN ALKATEA

BANDOA

COVID-19  dela eta, Doneztebeko Udalak erabaki du udalak antolaturiko zuhaitz landaketa, Haur eskolako ate irekiak, zine emanaldia eta beste edozein ekitaldi bertan behera gelditzen direla abisu berria eman arte.

Bestalde jakinarazten dizuegu kiroldegia, musika eskola, haur eskola, liburutegia, pilotalekua, eskola eta institutua itxita egonen direla abisu berria eman arte.

Baita ere, herritarrei eskatzen diegu udaletxean egin beharrekoak telematikoki edo telefonoz egitea eta ahal den neurrian bertara ez etortzea.

Azkenik, eskatu herritar orori eta batez ere gazteei, zentzuz eta elkartasunez jokatzea eta kalera ahal bezain gutxi ateratzea, batez ere, gure adinekoen osasuna dago jokoan krisi honetan eta.

Zaindu eta zentzuz jokatu!