Gaur egun hutsik dago baina hemen bizi izan zen ospe handiko Joaquín Larregla musikagile nafarra (1865 Ilunberri – 1945 Madril), egin zuen pianorako Viva Navarra jotarengatik ezaguna.

Halaber, bere alaba Pilar Federico Moreno Torroba (1891 – 1983), musikagile madrildarrarekin ezkondu zen. Horrek genero guztiak landu zituen, baina gehienbat ezaguna da bere zarzuelengatik, batez ere “Luisa Fernanda” izenekoarengatik.