Club Deportivo Erreka Kirol Elkartea 1976an fundatu zuen herriko gazte talde batek. Egun 375 bazkide inguru ditugu eta etengabeko lanean ari gara 3 ataletan:

  • Eskubaloia: historia luzeena duen atala da klubaren barnean. Nazioko bigarren mailan ari den Senior taldeaz gain, hainbat talde ditugu beste kategoria batzuetan -gazte, kadete, haur eta kimu kategorietan-, bai emakumezko, bai gizonezko kategorian.
  • Pilota: 60 pilotari inguru entrenatzen eta lehian ari dira modalitate honetan.
  • Judo: gaur egun hainbat kategoriatako 35 judoka lehian ari dira eskola honetan.

Hiru kirol hauetan herriko eta eskualdeko 170 gazte baino gehiago ari dira. Horrek argi adierazten du Erreka elkarteak Donezteben eta Malerreka osoa duen garrantzia.

Nabarmentzeko moduko beste atal bat mendikoa da. Horrek hainbat ekitaldi antolatzen ditu, errate baterako, Mendiaren Eguna -lehen mailako mendizaleak etortzen dira ekitaldi horretara-. Halaber, hainbat txango antolatzen dira; ezagunena, abenduaren 31n Mendaurrera egiten dena.

Gainera, urtean zehar bestelako jarduerak antolatzen ditugu:

  • Malerrekako eskupilota txapelketa. Aurten 100 bikote inguru ariko dira. Berebiziko interesa du goi mailako kategoriak
  • Autobusa Xabierraldira eta txangoak elurretara
  • Gomazko palako txapelketa.
  • Doneztebeko herri krosa: dagoeneko klasiko bat da, eta aurtengoa XXX. ekitaldia da.
  • Udako kirol eskola.
  • Herri txapelketak (areto-futbola eta frontenisa).
  • Erreka elkartearen eguna.
  • San Silvestre: 2006an ekimen hau sortu zen, baita arrakasta handia lortu ere. Herriko hirigunean barna doa bidea, eta 4 kilometro inguru ditu. Herri lasterketa da erabat, eta aurten 100 korrikalari baino gehiago aritu dira lasterka, gehienak Doneztebekoak bertakoak

Helbidea: Merkatarien karrika 27, 1; PK: 31740 Doneztebe/Santesteban (NAFARROA)

Telefonoa: 948 45 09 91

Faxa: 948 45 09 91

E-Posta: errekaelkartea@yahoo.es

Web orria: http://www.erreka.org