DONEZTEBEKO UDALAK UDAKO IGERILEKURAKO 2 SOROSLE KONTRATATZEKO DEIALDIA EGITEN DU.  (%77,73ko lanaldia).

HAUTAGAIEN BETEBEHARRAK:

  • ADIN NAGUSIKO IZATEA
  • SOROSLE TITULUA
  • DESA DELAKO EGIAZTAGIRIA
  • HIZKUNTZA ESKAKIZUNA (B2, AHOZKOA)

Interesatuek Curriculum Vitae eta eskatutako dokumentazioaren kopia bat Udaletxeko bulegoetan aurkeztu beharko dituzte (9:00etatik 14:00etara) ekainaren 4tik ekainaren 14ra bitarte.

Hautagaiek egin beharreko hautatzeko probak:

  • EUSKARA PROBA, eskatutako hizkuntza eskakizuna betetzen ez duten hautagaiek proba baztertzaile bat egin beharko dute (ekainaren 18an)
  • PROBA IDATZITA (Gehienez 80 puntu) ekainaren 18an (ortzirala) bertako udalan, goizeko 11etan.

CURRICULUM VITAE (Gehienez 20 puntu).

Lan esperientziaren balorazioa (gehienez 20 puntu):

  • Bertako zerbitzuan aritutako denbora: hilabete bakoitzeko puntu bat
  • Bertze herri bateko zerbitzuan aritutako denbora: hilabete bakoitzeko 0,50 puntu

Egiaztatutako lan-esperientzian hilabete osorik ez denean proportzioa eginen da, eta dagokion puntuazioa ezarriko da.

Lanaldia osorik ez balitz, dagokion proportzioa ezarriko da.

Plaza lortu ez duten hautagaiekin lan poltsa bat osatuko da, ordezkapenak edo bajak bete ahal izateko.

DEIALDIA