DONEZTEBEKO UDALAK UDAKO LUDOTEKARAKO PERTSONA BAT KONTRATATZEKO DEIALDIA EGITEN DU.

HAUTAGAIEN BETEBEHARRAK

  • ADIN NAGUSIKO IZATEA
  • BATXILERGOKO TITULUA EDO BALIOKIDEA
  • LANBIDE HEZIKETAKO GOI MAILAKO TITULUDUNA
  • AISIALDIKO BEGIRALE TITULUA
  • HIZKUNTZA ESKAKIZUNA: EGA EDO C1

Interesatuek Curriculum Vitae eta eskatutako dokumentazioaren kopia bat Udaletxeko bulegoetan aurkeztu beharko dituzte (9:00etatik 14:00etara) apirilaren 23tik maiatzaren 3ra bitarte.

Hautagaiek egin beharreko hautatzeko probak

-EUSKARA PROBA, eskatutako hizkuntza eskakizuna betetzen ez duten hautagaiek proba baztertzaile bat egin beharko dute (maiatzaren 8an).

PROBA IDATZITA (Gehienez 80 puntu). Maiatzaren 10ean (ortzirala) bertako liburutegian, goizeko 9etan.

 

CURRICULUM VITAE-ren balorazioa (gehienez 20 puntu)

-Bertako ludoteka zerbitzuan aritutako denbora: hiruhileko bakoitzeko puntu bat

-Bertze herri bateko ludoteka zerbitzuan aritutako denbora: hiruhileko bakoitzeko 0,50 puntu

-Lehen hezkuntza edo Haur Hezkuntza gradu edo/eta baliogarria: 5 puntu

-Haur Hezkuntza goi-mailako tituluduna: 3 puntu.

Egiaztatutako lan-esperientzia hilabete osorik ez denean proportzioa eginen da eta dagokion puntuazioa ezarriko da.

Lanaldia osorik ez balitz dagokion proportzioa  ezarriko da.

Plaza lortu ez duten hautagaiekin lan poltsa bat osatuko. Zerbitzuak hautagai gehiago beharko balu zerrendatik deituko dira. Lan-poltsa hori ordezkapen edo bajak betetzeko ere erabiliko da.

DEIALDIA