DONEZTEBEKO 2. POLIGONOKO 169. PARTZELAREN HIRI JARDUKETAKO PLAN BEREZIAREN KONTSULTA
Aurretiko kontsulta publikoa

ATE IREKIEN JARDUNALDIA: otsailaren 20an, ortzirala, 17:00etan.
Hitzordua hartu behar da.
Tfnoa: 948451868
Posta elektronikoa: askinhaureskola@gmail.com
ESKEINTZEN DIREN PLAZAK: 19 plaza
Aurrez izena emateko eskabideak aurkezteko bideak (otsailaren 23tik martxoaren 6ra): Onarpen-prozesu arruntean parte hartzeko eskaera telematikoki egingo da, Educa Portalaren bidez.
Nola sartu EDUCAn?
EDUCAn sartzeko, identifikazio bide hauetako bat izatea beharzekoa da:
Familientzako informazio orokorra
Diru-sarreren zinpeko aitorpena
Familiak hala eskatuz gero, lehen aukeran aukeratutako ikastetxearen erakunde titularrak izapideak egiten lagundu beharko du. Askin Haur Eskolaren kasuan, haur-eskolan lankidetza eskainiko da, aldez aurretik hitzordua eskatuta.
Haur bakoitzarentzat eskabide bakarra aurkeztu beharko du, behar bezala beteta. Eskabide horretan, gehienez, sei aukera sartu ahal izango dira, ikastetxea, hizkuntza-modalitatea eta jardunaldi mota adierazita. Ikastetxeak herri berean edo desberdinetan egon daitezke.
Nahitaezko dokumentazioa:
– Gurasoen edo legezko ordezkarien NANaren, AIZren, pasaportearen edo agiri baliokidearen fotokopia.
– Familia-liburuaren fotokopia edo familia-lotura egiaztatzen duen zuzenbidean baliozkoa den beste edozein agiri.
– Eskaera jaio gabeko haur bati badagokio, aurreikusitako jaiotza-data egiaztatzen duen txosten medikoa erantsiko da. Adopzio- edo harrera-prozesuan dauden haurren kasuan, jaiotza-data egiaztatzen duen dokumentua sartuko da.
Onarpen-irizpideak egiaztatzeko eta baloratzeko dokumentazioa:
Interesdunek eskatutako dokumentazioa aurkeztu ahal izango dute, edo Hezkuntza Sailari baimena eman ahal izango diote proposatutako datuak lortzeko. Honako datu hauek soilik kontsultatu ahal izango dira:
– Familia ugariaren titulua.
– Guraso bakarreko familiaren titulua.
– Plaza eskatzen den haurraren desgaitasun-ziurtagiria.
– 2024ko ekitaldiko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zergaren aitorpena.
Gainerako dokumentazioa edo kontsulta baimendu ez zaien datuei dagokiena, interesdunek aurkeztu beharko dute baloratzeko.
HAUR HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOKO ONARPEN PROZESUKO BAREMOA
Irizpide osagarria erabiltzeak berdinketa desegiteko balio ez badu, Hezkuntza Sailak otsailaren 13an egindako zozketa publikoaren emaitza aplikatuz ebatziko da berdinketa.
Aurretiko kontsulta publikoa
1. poligonoko 356. partzelaren hirigintza-zehaztapen egituratzaileen aldaketari buruzko aurretiazko kontsulta publikoa
2025-2026 ikasturteko bigarren matrikula-epea irekiera. Irailaren 1etik 13ra.