Ayuntamiento de Doneztebe / Santesteban

2025eko apirilak 16

2025ko BESTETAKO KARTELA

Herri bozketa bidez aukeratuko da kartel irabazlea

Foto noticia

2025ko BESTETAKO KARTEL LEHIAKETARAKO OINARRIAK

1.- Formatua: 50 x 60 zm.

2.- Gaia: Doneztebeko bestak.

3.- Aurkeztutako lanekin sobre bat atxikitu beharko da, honako datu hauekin: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa.

4.- Kartelak aurkezteko epea 2025ko apirilaren 29ko 14:00tan bukatuko da.

5.- Lehiakideek Doneztebeko udaletxean aurkeztuko dituzte lanak. Postaz edo eskuz eraman daitezke. Udalak ez du bere gain hartuko lanen kalteak ezta obren galeraren ardura.

6.- Lanak egiteko prozedura librea da, lanen atzealdean erabilitako modalitate teknikoa eta koloreak adierazi beharko dira. Irabazleak teknika digitalak erabiltzen baditu, Udaletxeak USB batean entregatzea eskatuko du. Debekatuta dago inteligentzi artifiziala erabiltzea.

7.- Epaimahaiaren erabakia ohiko bide bitartez emanen da ezagutzera.

8.- Aurkeztutako karteletatik, Doneztebeko Udalak nahi dituen kopiak egiten ahal ditu bere erabilerako.

9.- Doneztebeko Udalak, kartelen erakusketa antolatzeko eskubidea gordetzen du. Areto, eguna eta ordutegien berri emanen duelarik.

10.- Partehartzaileek oinarri hauek bere osotasunean onartuko dituzte.

11.- 250 euroko saria aukeratzen den kartelari.

Volver arriba