Doneztebeko udala

2026ko apirilak 24

BANDOA: KIROL INSTALAZIOEN LAN ESKAINTZA

Enplegu-eskatzaile gisa izena emateko maiatzaren 4ra arte.

Foto noticia

Kirol-instalazioetako sarbide-kontroleko eta garbiketako plaza aldi baterako, behin betiko bete arte, betetzeko beharra dela-eta, interesdunak hautatzeko prozesua ireki dela.

Lan-ordutegia honako hau da: astelehenetan, 16:00etatik 22:00etara; asteartetik ostiralera, 17:00etatik 22:00etara; eta larunbatetan, 10:00etatik 21:00etara.

Aldi baterako okupatu ahal izateko, ezinbesteko baldintza izango da:

  • Enplegu-eskatzaile gisa agertzea, kirol-instalazioen mantentzailearen kategorian.
  • B2 euskara-maila izatea, behar bezala egiaztatuta (euskara-proba egingo zaio titulurik ez duenari).
  • Eskola-ziurtagiria edo baliokidea izatea.

Interesa duen orok, adierazitako kategorian, 2026ko maiatzaren 4ra arte eman beharko du izena enplegu-eskatzaile gisa. Ondoren, Udalak lan eskaintza eskatuko dio Nafarroako Enplegu Zerbitzuari eta hautaketa prozesua egingo du.

BANDO

Volver arriba