Doneztebeko udala

2026ko maiatzak 13

BALORAZIO TXOSTENA BERRIKUSTEKO PROIEKTUA JENDEAURREAN JARTZEA

Alegazioak, kexak edo oharrak aurkezteko epea 2026ko ekainaren 9arte izanen da

Foto noticia

Doneztebeko Udalak, 2026ko apirilaren 27an egin osoko bilkura arruntean, Doneztebeko udalerriko balorazio txostena berrikusteko proiektua onestea erabaki zuen.

Iragarkia 2026ko maiatzaren 12ko 91 zenbakiko NAOn argitaratu denez, interesdunek eskuragarri dute balorazio-ponentziaren proiektua, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, eragozpenak edo oharrak aurkez ditzaten

Jakinarazten zaie interesdun guztiei Balorazio Ponentziaren berrikuspena dela eta, TRACASAko teknikaria Udaletxe honetara etorriko dela interesa duten pertsona guztiei arreta eman eta informazioa eskaintzeko.

DATA: 2026 EKAINAK 3       ORDUA: 11:00

Interesa duten pertsona guztiek aukera izanen dute kontsultak egiteko edo berrikuspen horri buruzko informazioa jasotzeko.

PROIEKTUA

BANDOA

NAO IRAGARKIA

 

Volver arriba