- Hasiera
- >
- Askin Haur Eskola
Askin Haur Eskola
2025-2026 IKASTURTEA
2026-2027 IKASTURTEA
ATE IREKIEN JARDUNALDIA: otsailaren 20an, ortzirala, 17:00etan.
Hitzordua hartu behar da.
Tfnoa: 948451868
Posta elektronikoa: askinhaureskola@gmail.com
ESKEINTZEN DIREN PLAZAK: 19 plaza
- 0 – 1 urte: 8 plaza
- 1 – 3 urte: 11 plaza
Aurrez izena emateko eskabideak aurkezteko bideak (otsailaren 23tik martxoaren 6ra): Onarpen-prozesu arruntean parte hartzeko eskaera telematikoki egingo da, Educa Portalaren bidez.
Nola sartu EDUCAn?
EDUCAn sartzeko, identifikazio bide hauetako bat izatea beharzekoa da:
- Educa erabiltzaile-izen eta pasahitzarekin,
- Ziurtagiri elektronikoarekin
- Cl@ve sisteman sartzeko kredentzialen bidez.
Familientzako informazio orokorra
Diru-sarreren zinpeko aitorpena
Familiak hala eskatuz gero, lehen aukeran aukeratutako ikastetxearen erakunde titularrak izapideak egiten lagundu beharko du. Askin Haur Eskolaren kasuan, haur-eskolan lankidetza eskainiko da, aldez aurretik hitzordua eskatuta.
Haur bakoitzarentzat eskabide bakarra aurkeztu beharko du, behar bezala beteta. Eskabide horretan, gehienez, sei aukera sartu ahal izango dira, ikastetxea, hizkuntza-modalitatea eta jardunaldi mota adierazita. Ikastetxeak herri berean edo desberdinetan egon daitezke.
Nahitaezko dokumentazioa:
– Gurasoen edo legezko ordezkarien NANaren, AIZren, pasaportearen edo agiri baliokidearen fotokopia.
– Familia-liburuaren fotokopia edo familia-lotura egiaztatzen duen zuzenbidean baliozkoa den beste edozein agiri.
– Eskaera jaio gabeko haur bati badagokio, aurreikusitako jaiotza-data egiaztatzen duen txosten medikoa erantsiko da. Adopzio- edo harrera-prozesuan dauden haurren kasuan, jaiotza-data egiaztatzen duen dokumentua sartuko da.
Onarpen-irizpideak egiaztatzeko eta baloratzeko dokumentazioa:
Interesdunek eskatutako dokumentazioa aurkeztu ahal izango dute, edo Hezkuntza Sailari baimena eman ahal izango diote proposatutako datuak lortzeko. Honako datu hauek soilik kontsultatu ahal izango dira:
– Familia ugariaren titulua.
– Guraso bakarreko familiaren titulua.
– Plaza eskatzen den haurraren desgaitasun-ziurtagiria.
– 2024ko ekitaldiko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zergaren aitorpena.
Gainerako dokumentazioa edo kontsulta baimendu ez zaien datuei dagokiena, interesdunek aurkeztu beharko dute baloratzeko.
HAUR HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOKO ONARPEN PROZESUKO BAREMOA
Irizpide osagarria erabiltzeak berdinketa desegiteko balio ez badu, Hezkuntza Sailak otsailaren 13an egindako zozketa publikoaren emaitza aplikatuz ebatziko da berdinketa.
PROZESUAREN EGUTEGIA
| PROZEDURA | DATA | NON |
| Matrikula egitea | Maiatzak 18- 22 | Egoitza elektronikoaren bidez (gomendagarria) edo aurrez aurre Doneztebeko Udalean |
| Bigarren onarpen zerrenda | Maiatzak 26 | EDUCA kontsulta |
| Bigarren epea matrikula egiteko | Maiatzak 27-28 | Egoitza elektronikoaren bidez (gomendagarria) edo aurrez aurre Doneztebeko Udalean |
| Hirugarren onarpen zerrenda | Maiatzak 29 | EDUCA kontsulta |
| Hirugarren epea matrikula egiteko | Ekainak 1-2 | Egoitza elektronikoaren bidez (gomendagarria) edo aurrez aurre Doneztebeko Udalean |
| Hobetzeko epearen amaiera aukera | Ekainak 12 |
|
| Itxaron zerrenden indarraldia amaiera | 2027-otsailak-12 |
Matrikula gauzatzeko aurkeztu beharreko agiriak:
- Familia-unitateko kide konputagarri guztien Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren 2025eko aitorpenaren fotokopia. (Agiri honen entrega Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Aitorpenaren kanpainaren azken egunera arte atzeratu ahal izango da).
- Hala egin behar ez badute, beste errenta edo diru-sarrera batzuk jaso izana egiaztatzen duen dokumentazio ofiziala. Azkenik, diru-sarreren zinpeko aitorpena eta egoera sozioekonomikoa egiaztatzen duen txosten soziala aurkeztu ahal izango dira.
- Haurra behar bezala artatzeko beharrezkoa den osasun-informazioa.
- Hala badagokio, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotza bakoitzeko familia-unitateko kideen kopuruan izandako aldaketa egiaztatzen duen dokumentazioa.
- Hala badagokio, guraso bakarreko familiaren egiaztapena.
- Ordaindu izanaren egiaztagiria matrikulan ezarritako kuota: 95€ (Caixa: ES42 2100 4785 19 2200042941; Caja Rural: ES66 3008 0050 350702065327; Caja Laboral: ES32 3035 0136 30 1360900021)
- Haurra inskribatuta dagoen Gizarte Segurantzako txartelaren fotokopia.
- Ordainagiriak helbideratuko diren banku-erakundearen kontu-zenbakiaren fotokopia, titularra eta zenbakia adierazita.
- Grabazioak eta irudiak egiteko baimen sinatua (haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko, eta haien familiak, eskubideak eta berdintasuna sustatzeko Legea).
OHARRA
Dokumentazioa egoitza elektronikoaren bidez aurkezteko, ZIURTAGIRI DIGITALA erabili behar da EZIN DA egin CLAVE sistemaren bidez.
Matrikulan ordaindutako kuota (95 €) ikasturtea amaitutakoan itzuliko da (2027ko iraila).
Matrikula ez bada ezarritako epean egiten, eskuratutako iksapostua galduko da eta, haurra itxaron zerrendaren batean egonez gero, horrek ekarritako eskubideak ere galduko dira.
INPRIMAKIAK
INFORMAZIO GEHIAGO ASKIN HAUR ESKOLAN
Helbidea: ELIZAGIBELA KALEA 8 behea 31740 DONEZTEBE-SANTESTEBAN
Tfnoa. 948451868
Helbide elektronikoa: askinhaureskola@doneztebe.eus