Ayuntamiento de Doneztebe / Santesteban

BIDE BERDEA

Turismo - Turismo por la zona

LOKALIZAZIOA: Behobia, Irun (Gipuzkoa) eta Legasa Bertizarana (Nafarroa) artean.

42 Km.

Desnibela: 83 m

ZORU-MOTA: Asfaltoa – Lur trinkotua

IBILBIDEA: BEHOBIA > BERA > LESAKA > SUNBILLA > LEGASA

Gipuzkoa eta Nafarroa elkartzen dituen bide berdea, Bidasoa ibaiaren ertzetik doa, Elizondo eta Irun elkartzen zituen meatzetrenaren trazadura zaharrari jarraituz. Gaur egun Bertizeraino iristen da naturaingurune eder bat zeharkatuz, hainbat tunel eta udalerri igarota. Bidasoako Bide Berdeak paseo luzea eta atsegina ahalbidetzen du, bidea egiten duenak ia nabaritzen ez duen desnibel txikia baitu. Bidea egin ahala dikeak, Gerra Zibileko bunkerrak eta kiwi-sail bitxiak aurkituko ditu. Oso bitxiak dira, halaber, izokinek Bidasoa ibaiko oztopoak gainditzeko aprobetxatzen dituzten ibaieskalak, trenbide zaharraren tarte horretara joanez gero ikustea merezi duen ikuskizuna. Bide Berde hau gaur egun Eurovelo proiektuari atxikita dago, 8.000 kilometrotik gorako asmo handiko proiektua izanik.

BIDE BERDEA  mapa-bideberdea   DSCF1162

Volver arriba