Ayuntamiento de Doneztebe / Santesteban

Pasaia

leunekoa da, eta bertan ordokia da nagusi. Halere, altuera ertaineko mendiez inguratuta dago. Hauek dira gailur nabarmenenak: Arantzoko, Askin, Kaserna, Mendaur, Otexon edo Bertiz.

kjlkj

Bere lurraldea dago, gainera, Ezkurra eta Ezpelura ibaiek bat egiten duten lekuan. Han Galbaraialde ibaia sortzen da, gero Bidasoara doana. Mendeetan zehar ibai hori Kantauri itsasorako bide naturala izan zen, Nafarroako ipar-mendebaleko mendietan zehar. Gaur egun, Bidasoa ibaiak, Nafarroako eta Gipuzkoako lurrak ureztatzeaz gain, arrantza maite dutenen bisitak hartzen ditu, bertan amuarrain eta izokin anitz aurkitzen baitituzte.

Klima atlantikoa du ibar honek, eta horren ezaugarria da prezipitazio ugari izatea urte osoan zehar. Horiek bermatzen dute bertako landaredia berde-berde egotea. Pinuak eta pagoak dira nagusi inguru honetan.

Donezteben naturaz gozatzeko alternatiba bikaina da Bidasoa ibaiari hegoalderantz jarraitzea. Hor, zati luze batean, “Erreka beltza” izeneko mendi-zintzurra zeharkatzen du. Paraje horrek ibarreko ikuspegi ederra eskaintzen du, bai eta bertako lasaitasun guztia islatu ere.

Bertze aukera on bat da Intzakardi parkea; bertakoak maiz joaten dira hara, batez ere udan. Herriko alde zaharrean dago eta bertan elkarrekin daude bertako zuhaitzak eta platanondo bikainak.

Volver arriba