Ayuntamiento de Doneztebe / Santesteban

AKADEMIA SARE

Ordutegia:

Astelehenetik ortziralera: 16:00 – 21:00

Larunbatetan: 09:00 – 13:00

         

Sare akademia Malerrekako Doneztebe herrian dagoen ikasketa zentrua da, Baztan – Bidasoa eskualdearen bihotzean kokatua.

Ikastetxetik kanpo laguntza gehigarria behar duten ikasleentzat zuzenduta dagoen espazioa da.

Bertan Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako klaseak ematen dira; beti ere ikasle baikotzaren beharrei egokitutakoak. Talde txikiak eta ahal den neurrian, adin eta ikasgai desberdinetan egiten da ikasleen antolaketa, errendimendu hoberena lortzeko helburuarekin. Sare akademian ikasleari bere bidea egiteko laguntza integrala ematen zaio eta bertzeak bertze hurrengo ikasgaietan errefortzua ematen da: matematika, zientziak (fisika, kimika) eta hizkuntzak (euskara, inglesa, gaztelania)…

Informatika ikastaroetan ere eskaintza zabala dago, adin guztietara zuzenduta dagoena.

Gure ezaugarriak kalitatea eta harreman hurbila dira. Hasierako bilera, ikasle bakoitzaren beharrak zein diren jakiteko eta gurasoekin etengabeko harremanetan egotea garrantzitsua izanen da ikaslearen jarraipen egoki bat egiteko.

Helburutako bat ikasleen garapen pertsonal eta akademikoan laguntzea da, pertsona arrakastatsuak izateko. Hori lortzeko segurtasuna, konfidantza eta motibazioa bereziki landuko dira.

Volver arriba