LIBURUAREN EGUNA: PENTSARAZTEKO IPUINAK
1970eko urtarrilak 1
PENTSARAZTEKO IPUINAK – FERNANDO ANBUSTEGI
Nork erran du ipuinak haurrentzat soilik direla? Adin, pertsona, momentu bakoitzari bere ipuina dagokio. Are gehiago, ipuin berdinak eragin desberdina du adin, pertsona eta momentuaren arabera.
Ipuinak ongi pasatzeko dira, ikasteko, irri egiteko, negar egiteko, …ipuinek gugan eragina dute.
Pentsarazteko ipuinak ikuskizunak eragin egin nahi du. Jendearengan eragin. Ipuin desberdinen bidez entzuleengan klik bat eragin. Pentsarazi.
Kontaketa honetan mundu zabaleko idazle ezagun eta ez hain ezagunek idatzitako ipuinak kontatzen dira, ipuin zoragarriak, alaiak, tristeak,…denetarik eta norberaren momentuaren arabera eragin desberdina izan dezaketenak.
Batez ere pentsarazteko ipuinak dira.
Nori zuzendua: nerabe eta helduentzat aproposak. Adin bat jartzearren, 12 urtetik goitikoentzat
Ipuin kontalaria: Fernando Anbustegi
Lekua: liburutegi, ikastetxe, kultur etxe, plaza, taberna…
Ordua: 20:00
Iraupena: 50 min