Ayuntamiento de Doneztebe / Santesteban

INTZAKARDI KALEA

Turismo - Lugares de interés

Kale honetan hainbat etxe mota ikus ditzakegu.

Kale Nagusiarekin duen bidegurutzean XVIII. mendeko Jauregi-Etxea dugu, Bertiz eta Ezpeleta abizenen armarriak agertzen dituena. Bere paretan hemendik hainbat hiritara dagoen distantzia ikus dezakegu, baita itsasoaren gaineko altuera ere.

Kalean aurrera eginez etxeen arteko artekak ikus ditzakegu. Hara joaten zen erabilitako ur zikina. Zurrutarri izenekoak harrikoa egiteko erabiltzen ziren.

6. zenbakian etxe txiki bat dago, atean arku handia duena. Elkarren ondoan dauden leihoak ditu bigarren solairuan eta txiki bat azkenekoan. Baserrien banaketa aurkezteko balio digu horrek.

Volver arriba