Ayuntamiento de Doneztebe / Santesteban

JOXEPAREN KANUTILLOAK

Turismo - Gastronomía

OHARRA: txokolate lodiz, flanez edo pastel-kremaz betetzen ahal dira.

OSAGAIAK:

  • Arrautza txiki bat.
  • Oliba-olio (50 mililitro).
  • Ardo zuria (100 mililitro).
  • Royal altxagarria (8 gramo).
  • Irin berezia (220 gramo).
  • Maizena (30 gramo).
  • Gatz pixka bat.
  • Egurrezko kanaberak.

PRESTAKETA:

Bota katilu batean honako hauek: arrautza bat, 3 zopa koilara olio, edalontzi bat ardo zuri, gatza eta altxagarria. Dena ongi nahasi. Irina eta Maizena pixkana-pixkana bota katilura, arrabola erabiliz luzatzeko moduko ore lodia lortu arte.

Orea ongi luzatu eta zerrendak ebaki. Kanabera zatietan biribilkatu (barnean kanabera zati bat gelditzen da eta kanpoan biribilkatutako orea).

Zartagin batean ekilore-olioa bota eta tutuak frijitu. Hozten direnean kendu tututik forma emateko erabili dugun egurra. Erretilu batean aurkeztu, glass azukrea botata.

Volver arriba