Doneztebeko udala

MUSKULAZIO-GELAKO ABONUAK. 2025ekoak BERRITZEA ETA BERRIAK EGITEA

Servicios - Deportes

Kiroldegian egingo dira 2026rako muskulazio gelarako abonuak.

Txartelak kiroldegiko arduradunak emango ditu arratsaldeko ordutegian (17:00 – 22:00)

Ordainketa NAHITAEZ banku txartelarekin edo telefono mugikorraren bidez egingo da txartela eskuratzen den unean. Ordaindutako dirua ez da itzuliko .

ABONU MOTAK

Urteko abonua: urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte balio du.

Seihileko abonua: urteko seihileko naturalarekin batera hasten da kontabilizatzen.

  • Urtarrilaren 1etik ekainaren 30era
  • Uztailaren 1etik abenduaren 31ra

Hiruhileko ordainketa: urteko hiruhileko naturalarekin batera hasten da kontabilizatzen.

  • Urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra
  • Apirilaren 1etik ekainaren 30era
  • Uztailaren 1etik irailaren 30era
  • Urriaren 1etik abenduaren 31ra

Hilabeteko ordainketa: txartela ematen den egunetik bertatik hasiko da hilabetea kontabilizatzen, eta azken eguna abenduaren 31 izango da.

Txartelaren iraunaldia (abonu GUZTIETARAKO) aurtengo abenduaren 31n akituko da, eta baja emango zaio hurrengo urtean berritzen ez duen pertsona orori.

TARIFAK

Tarifak aldatu egiten dira abonu motaren arabera, eta abonatua Donezteben erroldatuta dagoen ala ez kontuan hartuta.

Abonu motakPrezioa
Urteko Abonua: (urtarrilaren 1etik – abenduaren 31 arte)145€
Seihileko abonua: seihileko naturala88€
Hiruhileko abonua: hiruhileko naturala60€
Hilabeteko abonua (abenduaren 31ko amaiera)36€
Eguneko sarrera5,00€

 

NAO IRAGARKIA

TARIFA BEREZIAK

  1. Behar bezala egiaztatutako ehuneko hirurogeitik ( % 60) gorako desgaitasuna duten pertsonek aplikatu beharreko tarifaren ehuneko berrogeita hamarreko ( % 50) hobaria izango dute.
  2. Familia ugariak: familia ugarien titulua aurkeztuz hori egiaztatzen duten familia ugarietako kideek aplikatu beharreko tarifen ehuneko hogeiko ( % 20) hobaria izango dute.

Desgaitasunagatiko hobari tarifa aplikatzen bada bada, ez da familia ugariarena aplikatuko, onuragarriena hartuko da kontuan..

Dagozkion hobariak aplikatu ahal izateko, hori egiaztatzen duen dokumentazio ofiziala aurkeztu beharko da.

OHARRAK

Udalak beretzat gordetzen du abonuen eskatzaileek emandako datuen egiazkotasuna egiaztatzeko egokitzat jotzen dituen egiaztapen guztiak ofizioz egiteko eskubidea.

Sarbide txartela besterenezina da, eta abonua eskuratu duenarentzat bakarrik da baliozkoa.

Udalak ez du bere gain hartuko txartela galdu, lapurtu edo hondatzearen erantzukizuna. Txartel berri bat egin behar izanez gero, 5 €-ko kostua izango du.

Volver arriba