Ayuntamiento de Doneztebe / Santesteban

2021eko ekainak 21

LIBURU KLIKA: IRAKURRI ETA PARTEKATU

Foto noticia

LIBURU KLIKA ekimenaren bat egin du Doneztebeko Liburutegiak

Doneztebeko liburutegiko gomendio zerrenda udarako. Klik egin!!!!

  • Data: Uztailak 1- abuztuak 31
  • Parte hartzaileek %30eko deskontua jasoko dute sari gisa Doneztebeko Ostiz liburu-dendan.
  • Opari txartelak irailean banatuko dira eta hilabete osoan erabili ahal izanen dira.

Urratsak

  1. Parte hartzaileak euskarazko liburu bat hautatuko du, etxetik edo liburutegitik maileguan hartuta, eta irakurriko du.
    Sare sozialetan (Instagram, Facebook, Twitter, Tik Tok, You Tube edo Twich) liburu horren inguruko zerbait (aipu bat, gomendio bat, kritika bat, bitxikeria bat) zabalduko du. Bideo bat, argazki(-muntaia) bat edo post bat izan daiteke. Hori bai, ezinbestekoa da liburuaren izenburua garbi ikustea, baita #liburuklika traola ere. Sare sozialik ez dutenek egindakoa zuzenean e-postaz bidaliko dute euskara zerbitzura.
  2. Sareetan argitaratu denaren froga e-postaz bidali. Helbidea euskarazerbitzua@malerreka.eus
  3. Parte-hartzaileei euskarazko liburuak erosteko opari-txartelak emanen zaizkie, eskualdeko liburu dendetan erabili ahal izateko. Txartel horiek erabilita, liburuak %30 merkeago erosi ahal izanen dituzte (gehienez ere 15 euroko oparia izanen da liburu bakoitzarekin). Opari txartelak irailean banatuko dira eta iraila osoan erabili ahal izanen dira. Pertsona bakoitzak 3 opari-txartel jasoko ditu gehienez.

 

Volver arriba