Ayuntamiento de Doneztebe / Santesteban

2023ko abenduak 15

2023-2024 KURTSOAN ASKIN HAUR ESKOLAN ESLEITU GABE GERATU DIREN PLAZAK BETETZEKO ESKAERA BERRIEN EPEAREN IREKIERA

Askin Haur Eskolan epez kanpo sartzeko eskabidea

Foto noticia

EPEZ KANPOKO ESKAERAK JASOTZEA, DONEZTEBEKO UDALAREN ASKIN HAUR-ESKOLAN EGON LITEZKEEN HAURREN HUTSUNEAK BETETZEKO (2023-2024 IKASTURTEA)

9/2023 EBAZPENA aurreikusitakoaren arabera, urtarrilaren 25ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, prozedura onesten duena haurrak onartzeko, 2023-2024 ikasturtean, funts publikoak jasotzen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan. 5.5.8, puntuan, “Matrikula epe arrunta bukaturik, haurrak onartzeko eskaera gehiago aurkezten ahalko dira, harik eta 2024-2025 ikasturteko ikaspostuen erreserba egiteko epea ireki arte; betiere, aurkezteko unean, ikasturte hasieran haurrak 16 aste beteak izan beharko ditu, edo urtebete, adin horretatik beherako haurrendako instalaziorik ez duten ikastetxeen kasuan. Eskaera horiek kontuan hartuko dira baldin eta ikaspostu hutsik badago onarpen prozesu arruntean sortutako itxarote zerrenda agortu ondoren. Ikaspostuak matrikula egiteko ordenari jarraikiz esleituko dira”

Ohiko onarpen prozesuan itxarote-zerrenda akitzen delarik eskaera berriak onartuko dira 2023ko abenduaren 21 arte.

Non aurkeztu:

–        Presentzialki Doneztebeko udal bulegoetan

Aurkezteko epea: abenduaren 15tik 21arte (biak barne)

Informazio gisa, esan behar da Askin Haur Eskolan eskabideak honako hutsik dauden postu hauetara mugatuko direla, hala badagokio, 2023-2024 ikasturtean zehar egon daitezkeen lanpostu hutsak betetzeko.

2023/12/16an hutsik dauden plazak:  plaza bat, jardunaldi osoa, euskeraz, 2021/09/01 – 2022/08/31 bitartean jaiotakoak

Hutsik dauden plazak baremazio puntuazioaren eta haurraren adinaren arabera esleituko dira.

Plaza esleitzen denean dagokion matrikula egin beharko da eta beharrezko dokumentazioa gehitu ezarritako epean.

Matrikula garaiz egin ezean, baliogabetzat hartuko da eta ezarritako ordenaren arabera egingo dira esleipen berriak.

Eskabide orria eta aurkeztu beharreko dokumentazioa

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba