Behin-behineko eta behin-betiko zerrendak Doneztebeko web orrian eta iragarki taulan argitaratuko dira. Aurkeztutako eskaera bakoitzak erregistro zenbaki bat edukiko du eta posta elektronikoz jakinaraziko da. Umearen izen abizenak agertu beharrean zenbaki hori izanen da zerrenden argitalpenean agertuko dena, lortutako puntuazioarekin batera.