Doneztebeko udala

2026ko otsailak 23

ASKIN HAUR ESKOLA 2026-2027 ATE IREKIEN JARDUNALDIA ETA IKASTURTEKO AURREINSKRIPZIOAK

Ate irekien jardunaldia: otsilaren 20an, ortzirala, 17:00etan. Aurreinskripzioak otsailaren 23tik martxoaren 6ra.

Foto noticia

ATE IREKIEN JARDUNALDIA: otsailaren 20an, ortzirala, 17:00etan.

Hitzordua hartu behar da.

Tfnoa: 948451868

Posta elektronikoa: askinhaureskola@gmail.com

ESKEINTZEN DIREN PLAZAK: 19 plaza

  • 0 – 1 urte: 8 plaza
  • 1 – 3 urte: 11 plaza

6/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 22koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitatean funts publikoak jasotzen dituzten Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan haurrak onartzeko prozesua, 2026-2027 ikasturterako

Onarpen prozeduraren egutegia

Aurrez izena emateko eskabideak aurkezteko bideak (otsailaren 23tik martxoaren 6ra): Onarpen-prozesu arruntean parte hartzeko eskaera telematikoki egingo da, Educa Portalaren bidez.

Nola sartu EDUCAn?

EDUCAn sartzeko, identifikazio bide hauetako bat izatea beharzekoa da:

  1. Educa erabiltzaile-izen eta pasahitzarekin,
  2. Ziurtagiri elektronikoarekin
  3. Cl@ve sisteman sartzeko kredentzialen bidez.

Familientzako informazio orokorra

Onartzeko eskaera

Diru-sarreren zinpeko aitorpena

Eszedentzia-aitorpena

Familiak hala eskatuz gero, lehen aukeran aukeratutako ikastetxearen erakunde titularrak izapideak egiten lagundu beharko du. Askin Haur Eskolaren kasuan, haur-eskolan lankidetza eskainiko da, aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Haur bakoitzarentzat eskabide bakarra aurkeztu beharko du, behar bezala beteta. Eskabide horretan, gehienez, sei aukera sartu ahal izango dira, ikastetxea, hizkuntza-modalitatea eta jardunaldi mota adierazita. Ikastetxeak herri berean edo desberdinetan egon daitezke.

Nahitaezko dokumentazioa:

– Gurasoen edo legezko ordezkarien NANaren, AIZren, pasaportearen edo agiri baliokidearen fotokopia.

–  Familia-liburuaren fotokopia edo familia-lotura egiaztatzen duen zuzenbidean baliozkoa den beste edozein agiri.

– Eskaera jaio gabeko haur bati badagokio, aurreikusitako jaiotza-data egiaztatzen duen txosten medikoa erantsiko da. Adopzio- edo harrera-prozesuan dauden haurren kasuan, jaiotza-data egiaztatzen duen dokumentua sartuko da.

Onarpen-irizpideak egiaztatzeko eta baloratzeko dokumentazioa:

Interesdunek eskatutako dokumentazioa aurkeztu ahal izango dute, edo Hezkuntza Sailari baimena eman ahal izango diote proposatutako datuak lortzeko. Honako datu hauek soilik kontsultatu ahal izango dira:

– Familia ugariaren titulua.

–  Guraso bakarreko familiaren titulua.

– Plaza eskatzen den haurraren desgaitasun-ziurtagiria.

– 2024ko ekitaldiko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zergaren aitorpena.

Gainerako dokumentazioa edo kontsulta baimendu ez zaien datuei dagokiena, interesdunek aurkeztu beharko dute baloratzeko.

HAUR HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOKO ONARPEN PROZESUKO BAREMOA

Irizpide osagarria erabiltzeak berdinketa desegiteko balio ez badu, Hezkuntza Sailak  otsailaren 13an  egindako zozketa publikoaren emaitza aplikatuz ebatziko da berdinketa.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba