HERRITARREK PARTE HARTZEKO PROZESUA, 1. POLIGONOKO 356. LURZATIAREN HIRIGINTZA-ZEHAZTAPEN EGITURATZAILEEN ALDAKETARI BURUZKOA
1. poligonoko 356. partzelaren hirigintza-zehaztapen egituratzaileen aldaketari buruzko aurretiazko kontsulta publikoa

DONEZTEBEKO 2. POLIGONOKO 169. PARTZELAREN HIRI JARDUKETAKO PLAN BEREZIAREN KONTSULTA IZAERA DUEN HERRITARREN PARTE-HARTZE PROZESUA
Aldez aurreko kontsulta publikoa, Doneztebeko 2. poligonoko 169. lurzatiaren Hiri Jarduketako Plan Bereziari buruzkoa, 1.530m2-ko azalera duen lursailaren zati bat bereizteko eta aprobetxamendua emateko etxebizitza libreen sustapen bat garatu ahal izateko, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren arabera.
Aurretiazko kontsulta honen xedea da auzotarren, herritarren eta proposatutako aldaketak eragin diezaiekeen ordezkaritza-erakundeen iritzia jasotzea. Aldaketa horren bidez, 2. poligonoko 169. partzelaren hegoaldea bereizi nahi da, eta 1. poligonoko 356. partzelaren mendebaldean dagoen lurzoru-mota aldatu, etxebizitza libreen sustapenerako aprobetxamendu gisa, honako hauei buruz:
Herritarren zabalkundea eta ulermena errazteko asmoz, antolamendu-proposamenaren dokumentu bat dago herritarren eskura udal-bulegoetan.
Fitxa:
SUSTATZAILEA: Ignacio Martínez Lizaso jauna
PROPOSAMEN MOTA: Aurretiko kontsulta publikoa
PARTE-HARTZE PROZESUAREN EGOERA: Aktiboa
Zabalik dago kontsulta publikoa egiteko epea, 2025eko urriaren 27tik 2025eko azaroaren 19ra arte, biak barne.
Honako bide hauek erabil ditzakete iritziak eta ekarpenak egiteko:
.-Posta elektronikoaren bidez: info@apezteguiaelizalde.com
.-edo aurrez aurre Doneztebeko Mercaderes kaleko 9ko 31.740 zenbakian dauden udal-bulegoetan, astelehenetik ostiralera, 9: 00etatik 14:00etara.
Izapidea amaituta, gune honetan bertan emango da planteatutako kontsultaren emaitzaren berri.
DOKUMENTAZIOA:
Antolamendu-proposamenaren dokumentua esteka honetan dago eskuragarri, berrikusteko:
Antolamendu-proposamenaren dokumentua Udalaren web-orrian dago eskuragarri, baita udal-bulegoetan ere (Mercaderes kalea 9, 31.740 Doneztebe/Santesteban), bulego-ordutegian, astelehenetik ostiralera, 9: 00etatik 14:00etara (Tel: 948-45-00-17). Posta elektronikoa: doneztebe@santesteban.es.
INFORMAZIO-BILERA: 2025/11/12an, asteazkena, 10:00etan, Doneztebeko udaletxeko osoko bilkuren aretoan (Mercaderes kalea 9)
María Arantzazu Arregui Alberro ALKATE anderea
1. poligonoko 356. partzelaren hirigintza-zehaztapen egituratzaileen aldaketari buruzko aurretiazko kontsulta publikoa
2025-2026 ikasturteko bigarren matrikula-epea irekiera. Irailaren 1etik 13ra.
Ekainaren 27tik 30arte