2026ko IGERILEKUEN IREKIERA
Doneztebeko igerilekuko denboraldia ekainaren 17an hasiko da eta irailaren 6an bukatuko da

DONEZTEBEKO 2. POLIGONOKO 169. PARTZELAREN HIRI JARDUKETAKO PLAN BEREZIAREN KONTSULTA IZAERA DUEN HERRITARREN PARTE-HARTZE PROZESUA
Aldez aurreko kontsulta publikoa, Doneztebeko 2. poligonoko 169. lurzatiaren Hiri Jarduketako Plan Bereziari buruzkoa, 1.530m2-ko azalera duen lursailaren zati bat bereizteko eta aprobetxamendua emateko etxebizitza libreen sustapen bat garatu ahal izateko, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren arabera.
Aurretiazko kontsulta honen xedea da auzotarren, herritarren eta proposatutako aldaketak eragin diezaiekeen ordezkaritza-erakundeen iritzia jasotzea. Aldaketa horren bidez, 2. poligonoko 169. partzelaren hegoaldea bereizi nahi da, eta 1. poligonoko 356. partzelaren mendebaldean dagoen lurzoru-mota aldatu, etxebizitza libreen sustapenerako aprobetxamendu gisa, honako hauei buruz:
Herritarren zabalkundea eta ulermena errazteko asmoz, antolamendu-proposamenaren dokumentu bat dago herritarren eskura udal-bulegoetan.
Fitxa:
SUSTATZAILEA: Ignacio Martínez Lizaso jauna
PROPOSAMEN MOTA: Aurretiko kontsulta publikoa
PARTE-HARTZE PROZESUAREN EGOERA: Aktiboa
Zabalik dago kontsulta publikoa egiteko epea, 2025eko urriaren 27tik 2025eko azaroaren 19ra arte, biak barne.
Honako bide hauek erabil ditzakete iritziak eta ekarpenak egiteko:
.-Posta elektronikoaren bidez: info@apezteguiaelizalde.com
.-edo aurrez aurre Doneztebeko Mercaderes kaleko 9ko 31.740 zenbakian dauden udal-bulegoetan, astelehenetik ostiralera, 9: 00etatik 14:00etara.
Izapidea amaituta, gune honetan bertan emango da planteatutako kontsultaren emaitzaren berri.
DOKUMENTAZIOA:
Antolamendu-proposamenaren dokumentua esteka honetan dago eskuragarri, berrikusteko:
Antolamendu-proposamenaren dokumentua Udalaren web-orrian dago eskuragarri, baita udal-bulegoetan ere (Mercaderes kalea 9, 31.740 Doneztebe/Santesteban), bulego-ordutegian, astelehenetik ostiralera, 9: 00etatik 14:00etara (Tel: 948-45-00-17). Posta elektronikoa: doneztebe@santesteban.es.
INFORMAZIO-BILERA: 2025/11/12an, asteazkena, 10:00etan, Doneztebeko udaletxeko osoko bilkuren aretoan (Mercaderes kalea 9)
María Arantzazu Arregui Alberro ALKATE anderea
Doneztebeko igerilekuko denboraldia ekainaren 17an hasiko da eta irailaren 6an bukatuko da
Inskripzioa ONLINE egin behar da. Kopurua 20 plaza
2026-2027 ikasturterako matrikulazio epearen irekiera. Ekainaren 1etik 12ra.