Doneztebeko udala

2026ko abuztuak 7

DONEZTEBEKO 2. POLIGONOKO 766. PARTZELAN EZKURRA BASERRIA BERRERAIKITZEKO (LEKUALDATZEKO) ETA HAREN INGURUNEAN KABINAK SORTZEKO PLAN BEREZI INDEPENDENTEA DELA ETA, HERRITARREN PARTE-HARTZEKO PROZESU KONTSULTIBOA.

Informazio bilera: 2026ko abuztuaren 19a, asteazkena, 9:00etan, Doneztebeko Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan

Foto noticia

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 7.3 artikulua aplikatuz, Plan Berezi Independentea izapidetu aurretik egiten den herritarren kontsulta publikoa.

Prozesu honen helburua da izapidetzen ari den plangintzari buruzko informazioa eskuragarri jartzea eta herritarrek egoki iritzitako iradokizunak, oharrak eta ekarpenak jasotzea, plangintza-tresna onartu aurretik.

Fitxa:

SUSTATZAILEA: EZKURRA SARRATEA HERMANOS S.L.

PROPOSAMEN MOTA: Aurretiazko kontsulta publikoa

HERRITARREN PARTE-HARTZE PROZESUAREN EGOERA: Aktibo

Kontsulta publikorako epea zabalik egongo da 2026ko abuztuaren 5etik 2026ko abuztuaren 24ra arte, biak barne.

Herritarrek beren iritziak eta ekarpenak honako bide hauen bidez aurkeztu ahal izango dituzte:

.- Posta elektronikoz: eduardo@eduardozubikoa.com

.- Edo aurrez aurre, Doneztebeko Udaleko bulegoetan, Mercaderes kaleko 9. zenbakian, 31.740 Doneztebe. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.

DOKUMENTAZIOA:

Dokumentua esteka honen bidez kontsulta daiteke:

2.POLIGONOKO 766.PARTZELAN

Dokumentua Udalaren webgunean eta, halaber, Udal bulegoetan kontsultatu ahal izango da; bulegoak Mercaderes kaleko 9. zenbakian daude, 31.740 Doneztebe, eta jendaurreko ordutegia astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara da. Telefonoa: 948450017 Posta elektronikoa: doneztebe@santesteban.es

INFORMAZIO-BILERA: 2026ko abuztuaren 19a, asteazkena, 9:00etan, Doneztebeko Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan, Mercaderes kaleko 9. zenbakian.

ALKATE-LEHENDAKARIA. Maria Arantzazu Arregui Alberro andrea

IRAGARKIA

Volver arriba