Doneztebeko udala

2026ko ekainak 23

DONEZTEBEKO TURISMO BULEGORAKO LAN ESKAINTZA

Hautagiak aurkezteko epea: ekainaren 24tik uztailaren 2arte (biak barne)

Foto noticia
LAN ESKAINTZA: DONEZTEBEKO TURISMO BULEGOAN UDAN JENDEARI ARRETA ETA INFORMAZIOA EMATEKO LANGILE BAT ALDI BATERAKO LAN ERREGIMENEAN KONTRATATZEKO, HAUTAKETA PROBEN ETA MEREZIMENDUEN BALORAZIOAREN BIDEZ

 

Turismo bulegoan jendeari arreta eta informazioa emateko langile bat kontratatzeko eskaintza egin du Doneztebeko Udalak.

Kontratuaren iraupena: uztailaren 1etik abuztuaren 31arte

Eskaerak aurkezteko epea: ekainaren 24tik uztailaren 2arte (biak barne)

Non aurkeztu eskaerak: Doneztebeko udal bulegoetan edo egoitza elektronikoaren bidez.

Izangaiek bete beharreko baldintzak:

  • Adin nagusia izatea.
  • Batxillergo titulua  izatea, edo lortzeko moduan egotea (hori lortzeko eskubideak ordaindu izanaren frogagiriaren bidez)
  • Euskarazko hizkuntza gaitasuna egiaztatzen duen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailako titulua edo baliokideren bat izatea.

Era berean, eskatutako dokumentazioarekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko da, eta beste hizkuntza batzuen (ingelesa, frantsesa….) ezagutza egiaztatua baloratuko da.

 

Hautaprobak: uztailaren 6an (astelehena) eguerdiko.

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba