Ayuntamiento de Doneztebe / Santesteban

INTZAKARDI PARKEA

Turismo - Lugares de interés

Historiak dio parke hau garai batean ingelesen hilerria izan zela, frantsesen aurka izandako borroketan. Gaur urte osoan izugarri bisitatua den parkea da, eta bertan platanondoko ale bikainak nabarmentzen dira. Bertako zuhaitz anitz ere ikus daitezke bertan.
DSCF1133Intzakardi parketik trenbideko zubiraino irits gaitezke. Handik Galbaraialde eta Baztan ibaiek bat egiten ikusten ahal dugu. Hortik aitzinera, Bidasoa izena hartzen du Baztan ibaiak.

Bidasoa ibaia ezagutzen da, bereziki, Espainiaren eta Frantziaren arteko muga izateagatik Gipuzkoatik igarotzean. Eta arrantzaleek ere ongi ezagutzen dituzte bertako amuarrain eta izokinak. Hondarreko urteetan lan izugarria egin da izokina ibai honetan berreskuratze aldera.

Elizondo eta Behobia lotzen zituen trena, hemendik igarotzen zena, bertan behera gelditu zen, 50 urtez ibili ondoren, lineako autobusekiko lehia galdu eta gero. Egun, bide horretan ibiltzen ahal da praktikoki Beraraino, eta eten batzuk tarteko, Endarlatsaraino.

Volver arriba