Ayuntamiento de Doneztebe / Santesteban

Agurra

Ongi etorriak Doneztebeko Udalaren web-orrira. Informazio-puntu dinamikoa, zein bere helburu nagusia Doneztebeko herritarrei zein hona gerturatzea erabakitzen duen orori informatzeko eta parte hartzeko bide bat eskeintzea da.

panoramica_gf2

Doneztebe Nafarroako iparraldean dagoen herri euskaldun bat da eta Malerreka eskualdeko hiriburua da. Zerbitzu herri bat da eta bertan merkataritza eta ostalaritza dira diru iturri nagusiak.
Herriak gauza asko ditu ikusteko eta gozatzeko: bertatik ibai asko igarotzen dira , hala nola, EZPELURA ibaia, EZKURRA ibaia eta bi hauek elkartzen diren unean, ,agian munduko ibairik laburrena izan daitekeena sortzen da, GALBARAIALDE. Hau, 800 metro igarota BAZTAN ibaiarekin elkartu eta BIDASOA ibaia sortzen da.
Bestalde, ezin dugu aipatu gabe utzi Bear Zana plaza (laxoako plaza), Inzakardi parkea, Uraren bidea, Bide berdea, eliza (garai batean gaztelua izana), alde zaharra ( bere etxeetako izen, armarri etabarrekin),bertako pintxoak eta giroa, gure paisaiak… Doneztebera hurbiltzen den guztiak izanen du aukera herriaz gozatzeko!

Baina web gune honekin, erran daiteke, udalak bertze egoitza bat eraiki duela: egoitza elektronikoa, astean zazpi egunez, eta egunean hogeita lau orduz zabalik dagoena. Honen bidez, herritarrak bere administrazioarekin egin behar dituen tramite eta gestio asko egin ahalko ditu bere etxetik mugitu gabe. Gainera, Alkatetzatik, bide honetatik iristen direnei arreta eskaintzeko konpromezua hartzen dut, parte hartzeak eta elkarlanak edozein kudeaketa aberasten dutela zinez uste dudalako.

Beraz, herritarrei alde batetik, animatu parte hartzera eta herri hobe baten aldeko apustu honetan zati garrantzitsu izatera eta kanpotarrei, espero dut baliogarria,erabilgarria eta praktikoa izatea informazio puntu bezala.
Besterik gabe agurtzen naiz.

Ongi pasa eta GORA DONEZTEBE!!

 

Volver arriba