Ayuntamiento de Doneztebe / Santesteban

LIBURUAREN EGUNA: PENTSARAZTEKO IPUINAK

27 de abril de 2018 | 20:00

Biblioteca municipal de Doneztebe

Foto evento

PENTSARAZTEKO IPUINAK – FERNANDO ANBUSTEGI

Nork erran du ipuinak haurrentzat soilik direla? Adin, pertsona, momentu bakoitzari bere ipuina dagokio. Are gehiago, ipuin berdinak eragin desberdina du adin, pertsona eta momentuaren arabera.

Ipuinak ongi pasatzeko dira, ikasteko, irri egiteko, negar egiteko, …ipuinek gugan eragina dute.

Pentsarazteko ipuinak ikuskizunak eragin egin nahi du. Jendearengan eragin. Ipuin desberdinen bidez entzuleengan klik bat eragin. Pentsarazi.

Kontaketa honetan mundu zabaleko idazle ezagun eta ez hain ezagunek idatzitako ipuinak kontatzen dira, ipuin zoragarriak, alaiak, tristeak,…denetarik eta norberaren momentuaren arabera eragin desberdina izan dezaketenak.

Batez ere pentsarazteko ipuinak dira.

Nori zuzendua: nerabe eta helduentzat aproposak. Adin bat jartzearren, 12 urtetik goitikoentzat

Ipuin kontalaria: Fernando Anbustegi

Lekua: liburutegi, ikastetxe, kultur etxe, plaza, taberna…

Eguna: apirilaren 27an

Ordua: 20:00

Iraupena: 50 min

Ponente: Fernando Anbustegi

EVENTOS RELACIONADOS

Volver arriba