San Pedro eliza. Ekainaren 29a da San Pedroren jaieguna.

Dimentsio handiak dituen eliza hau, hainbat garaitan altxatu eta handitu zen, bereziki XVI. eta XVIII. mendeetan.

Elizako dorrea, hasieran, Leringo jaunen gaztelu zaharreko dorrea zen. Harlanduzko lehen gorputza zaharrena omen da. Erreparatzen ahal diogu bere defentsa helburuari, oraindik ere kanoi zuloak eta kanoiak mantentzen direlako.

Barnealdean nabarmentzeko modukoak dira erretaula barrokoak eta organoa. Azken hori 1887ko Cavallie Coll bat da, rococo estilokoa.