Actualidad



Datorren uztailaren 17an 2020-2021 ikasturteko Askin Haur Eskolan matrikulatzeko epea hasten da.

MATRIKULATZEKO DATAK:

Uztailak 17tik 24ra (biak barne)

UTZI BEHARREKO FIANTZA:

Jardunaldi osoa: 150 euro

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

  • Haurra inskribatua dagoen Gizarte Segurantzako kartillaren edo txartelaren fotokopia.
  •  Fidantza ordaindu izanaren egiaztagiria matrikulan ezarritako kuota ordaindu izanaren egiaztagiria: 150€ (Caixa: ES42 2100 4785 19 2200042941; Caja Rural:ES66 3008 0050 350702065327; Caja Laboral: ES32 3035 0136 30 1360900021).
  •  Bizitokia duten herriko udalari edo familiari berari dagokion moduluaren ehunekoaren finantzaketaren egiaztagiria (2020-01-01 baino lehenago Donezteben erroldatuta EZ dauden haurren kasuan).
  •  Aitaren eta amaren edo legezko tutoreen 2019ko pertsona fisikoen errentaren gaineko aitorpenaren fotokopia. (Dokumentu hau entregatzeko epea 2020ko uztailaren 24ra atzera daiteke,  epe hori betetzen ez bada, gehieneko tarifa aplikatuko da).
  •  Familia guraso bakarra izatearen egiaztagiria.
  •  Familia-liburua: ondoko egoeretan bakarrik:

        – Plazaren erreserba gauzatu duten familiak eta uztailaren 25etik aitzinera (epez kanpo) matrikulatzen diren ume berrientzat.

        – Aurreinskripzioa egin duten familiak eta beraien famili egoera matrikula gauzatu baino lehen aldatu bada.

  •  Banaketa edo dibortzioaren fotokopia (hitzarmen erregulatzailea barne). Inongo Ezkontza-loturarik ez duten bikoteen kasuan, sententziaren fotokopia (neurri legalak, hitzarmen erregulatzailea barne).
  •  Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena egin beharrik ez badute, dagokion dokumentazio ofiziala aurkeztu beharko da, edo, azken instantzian errenten edo diru-sarreren zinpeko aitorpena edo ikastetxearen titularra den toki entitateak familiaren 2019ko diru-sarrerak zehazteko beharrezkotzat jotzen dituen agiriak.
  •  Ordainagiriak helbideratzeko banku entitateko kontu-zenbakiaren fotokopia, titularra eta zenbakia agertzen dituena.
  •  Kasua bada, beharrezkoa den osasun informazioa, haurra behar den moduan zaintzeko.

Matrikula egiteko beharrezkoak diren inprimakiak hurrengo esteketatik deskargatu daitezke:

MATRIKULA ORRIA (pdf klick hemen)

ORDAINTZEKO KONPROMEZUA (DONEZTEBEN ERROLDATURIK EZ DAUDEN UMEENTZAT) (pdf klick hemen)

 

OHAR GARRANTZITSUA: DOKUMENTAZIOA ONDORENGO HIRU MODU HAUETAKO BATEN BITARTEZ ENTREGATU BEHARKO DA:

– EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.doneztebe.eus, ziurtagiri elektronikoa behar da)

– POSTA ELEKTRONIKOA (santesteban@doneztebe.es)

– PRESENTZIALKI, UDALAREN BULEGOETAN

Dokumentazio OSOA aurkezteko eskatzen da.

 

Horrela 2020-2021 ikasturteko egutegiaren eta baja prozesuen inguruko informazioa aurkezten da

EGUTEGIA (2020-2021 ikasurtea) (klick hemen)

BAJA EMATEAREN INGURUKO LABURPEN KOADROA (garrantzitsua) (klick hemen)