Actualidad



HERRITARREK PARTE HARTZEKO PROZESU AHOLKU-EMAILEA. DONEZTEBEKO 2. POLIGONO 153. LURZATIRAKO HIRI JARDUKETARAKO PLAN BEREZIA.

Donezteben 2. poligonoko 153. lurzatirako Hiri Jarduketarako Plan Bereziari buruzko aurretiazko kontsulta publikoa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 7.3 artikulua aplikatuz.

Aldez aurreko kontsulta honen xedea da 2. poligonoko 158. partzelaren UN-6 hirigintza-araubidea arautu nahi duen planak uki ditzakeen herritarren eta erakunde adierazgarrien iritzia jasotzea, familia bakarreko etxebizitzak eraikitzeko, etxebizitza kolektiboak eraiki ordez, honako hauei buruz:

a. Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak.
b. Hori onartzeko beharra eta egokitasuna.
c. Arauaren helburuak.
d. Aukera alternatibo erregulatzaileak eta ez-erregulatzaileak.

Herritarren hedapena eta ulermena errazte aldera, antolamendu-proposamenaren planoa eta dokumentazioia bat dago herritarren eskura udal-bulegoetan.

FITXA:

SUSTATZAILEA: PEDRO JOSÉ MARTÍN MENDIBURU JAUNA

PROPOSAMEN MOTA: Aurretiazko kontsulta publikoa

PARTE-HARTZE PROZESUAREN EGOERA: Aktiboa

Kontsulta publikorako epea zabalik, 2020ko azaroaren 10etik 2020ko abenduaren 10era arte, biak barne.

Iritziak eta ekarpenak bide hauetatik egin ditzakete:
– posta elektronikoz: info@oteizaarquitectos.com
– edo, bestela, udal bulegoetan bertan (Mercaderes kalea 9, 31.740 Donezteben), astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.

Izapidea amaitu ondoren, gune horretan bertan emango da planteatutako kontsultaren emaitzaren berri.

DOKUMENTAZIOA:

Antolamendu-proposamenaren planoa eta dokumentazioa eskuragarri daude esteka honen bidez berrikusteko:

PEAU UN6 (pdf kilck hemen)

DOKUMENTAZIO OSAGARRIA PEAU UN6 (pdf klick hemen)

Dokumentazio hori udal bulegoetan ere kontsulta daiteke (Mercaderes kalea 9, 31.740 Doneztebe), bulego orduetan, astelehenetik ostiralera, 9: 00etatik 14: 00etara (Tel 948-45-00-17). Posta elektronikoa: Doneztebe@santesteban.es.

INFORMAZIO-BILERA: 2020ko azaroaren 30ean, astelehenean, 12:00etan, Doneztebeko Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan.

Donezteben, 2020-ko azaroaren 9-an. ALKATE-UDALBURUA. SANTIAGO UTERGA LABIANO