IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU, irakurzaletasuna bultzatzeko ekimena Malerrekan eta Leitza, Areso, Goizueta eta Aranon.

  • Martxoaren 20an hasi eta maiatzaren 31 bitartean gauzatuko da 52 herri eta eskualdetan. Aurtengoa inoizko kopururik altuena da. Ekimenak 11. edizioa du, baina lehenengo aldiz eginen da Malerrekan eta Leitza, Areso, Goizueta eta Aranon.
  • Antolatzaileak: Euskaltzaleen Topagunea eta Malerrekako Mankomunitateko eta Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko Euskara Zerbitzuak.

Ekimen honek irakurzaletasuna bultzatu nahi du, herritarrak euskarazko liburuak irakurtzera animatu nahi ditu, irakurtzearen alde atsegina azpimarratuz eta liburutegi publikoen zerbitzuen erabilera bultzatuz. Ekimenak parte hartzea saritzen du, liburuak erosteko abantaila ekonomikoak ematen ditu eta liburua opari bihurtzera gonbidatzen du.

Kanpainaren izenak berak argi adierazten duenez, hiru pausu eman behar dira bertan parte hartzeko:

      1.- Irakurri. Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia. Horretarako, herriko liburutegi publikora joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal izango dugu.

      2.- Gozatu. Liburua irakurri, liburutegira itzuli eta fitxa erraz bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua eta zer iritzi dugun. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emanen digu, zehaztutako liburu dendan erabiltzeko.

      3.- Oparitu. Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari.

Liburutegian jasotako erosketa-txekeak, euskarazko beste edozein liburu  %35 merkeago erosteko  aukera  emanen digu.

Apirilean eta maiatzean, 30 euroko balioa duen erosketa txeke bana zozketatuko du liburutegiko arduradunak,  hile bakoitzean irakurketa fitxa bete dutenen artean.

Ekimena iragartzeko prestatu diren esku-orrietan 50 liburu-gomendio sartu dira adin-tarteka sailkatuta.

Bi hilabete eta erdiz martxan, martxoaren 20tik maiatzaren 31ra.

Martxoaren 20an abiatuko da Irakurri, Gozatu eta Oparitu ekimenaren 2017ko edizioa, eta maiatzaren 31n amaituko da. Hortaz, ia bi hilabete eta erdiko iraupena izango du kanpainak liburutegietan, baina erosketa-txekeak liburu dendan erabiltzeko epea  ekainaren 10 artekoa izanen da.

Liburutegiak:

  • Leitzako liburutegi publikoa
  • Doneztebeko liburutegi publikoa

Liburu dendak:

  • Malerreka: Ostiz
  • Leitza eta Areso: Maimur eta Astitz
  • Goizueta eta Arano: Elkar Hernani.

MALERREKAKO MANKOMUNITATEAeuskaltzaleen topagunea euskara zerbitzua arano