Actualidad



EMOZIO ERREGULAZIOA ETA GATAZKAK FAMILIAREN ELKARBIZITZAN: ZER EGIN DEZAKET GURASO BEZELA NERE SEME-ALABEI LAGUNTZEKO

HIZLARIA: LOURDES DIEZ HERNANDEZ, famili orientatzailea eta psicoterapeuta. (www.lourdesdiezhernandez.com)

EGUNA: OTSAILAK 15

ORDUA: 16,30

LEKUA: DONEZTEBEKO ZINEMAN

AFORO MUGATUA. IZENA EMATEKO: tfno. 9489451746 – whatsapp 638529785

Ekitaldi hau Mankomunidadeko  Gizarte zerbitzuak Askin Haur Eskolarekin koordinazioan antolatu da.

Emailea Lourdes Díez Hernández da, familia orientatzaile eta psicoteapeuta. Gai hauek lantzen esperientzia haunkiko profesionala da.

Hitzaldiaren helburu nagusia familiei egoera emozionalen aurrean hauek modu egokian kudeatzeko baliabideak ematea da. Egunerokotasunean agertzen diren zailtasunak aurrera eramaten laguntzeko beharrezkoak diren baliabideak.

Guk, gurasoek, hezitzaileek, irakasleek eta erreferentziako pertsonak (aiton-amonak, osaba-izebak…), eredu gara haurrentzat, une zailak kudeatzeko garain.

Beraz, hitzaldiaren helburua ez da haurrei beren burua erregulatzen irakastea, gurasoek ikastea baizik, ondoren haurrei laguntzeko

Tresna batzuk ikasi eta umearen psikismoaren alderdiak ezagutzea  lagunduko digu eguneroko zailtasunak hobeto eramaten, hobeto sentitzen gu geu, eta lasaiago gure haurrei kasu egiten.