Actualidad



UDAL TURISMO INFORMAZIO PUNTUAN ARITZEKO ETA DONEZTEBEKO TURISMO ESKAINTZA GARATZEKO DONEZTEBEKO UDALAK TURISMO ARLOAN TEKNIKARI ESPEZIALISTA KONTRATATUKO DU (Aste Santuan eta uztaila eta abuztuan, asteartetik igandera, 5 ordu).

AUKERAKETA PROZESUA HONAKO HAU IZANEN DELARIK:

BETEBEHARREKOAK:
– 2. mailako Lanbide Heziketa, batxilergo titulua edo baliokidea.
– B1 mailako gida baimena
– Adinez nagusia izatea
– Euskara ezagutza (C1/EGA)
– Inglesa (B2)

KURRIKULUMAREN BAREMAZIOA (Gehienez ere 20 puntu)

1.-FORMAKUNTZA (Gehienez ere 8 puntu):
– Hostalaritza eta Turismo arloko Goi mailako lanbide heziketa titulua edota Turismo arloko diplomatu titulua: 3 puntu.

– Lanpostuarekin lotutako 40 ordu baino gehiagoko ikastaro bakoitzeko puntu bat, administrazio publikoek antolatutako edota babestutakoak.

– Bertze atzerriko hizkuntza ezagutza egiaztatuko duen ziurtagiri bakoitzeko puntu bat (guttienez B2 mailakoa)

2.-LAN ESPERIENTZIA (Gehienez ere 12 puntu):

– Administrazio publikoetan turismo arloan lanaldi osoan aritzeagatik, urte bakoitzeko 2 puntu (gehienez 8 puntu)

– Entitate pribatu batean turismo informazio eta kudeaketa alorretan lanaldi osoan aritzeagatik.

– Egiaztatutako esperientzia baloratzean urte edo lanaldi osoan egiten ez duen aldiari proportzioan dagokiona emanen zaio.

3.-AURREZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

– Deialdian parte hartzeko eskabideak Doneztebeko Udaletxeko erregistroan aurkeztuko dira. Izangaiek kurrikuluma eta eskatutako tituluen egiaztagiriak aurkeztuko dituzte eskabidearekin batera, bai eta lehiaketan baliarazi nahi dituzten merezimendu guztienak ere. Epea: 2019ko martxoaren 25etik apirilaren 3ra bitarte (arratsaldeko 14:00ak arte).

– Lan esperientzia egiaztatzeko bizi laboralearen fotokopia edota enpresa ziurtagiriak aurkeztu beharko dira.

EZAGUTZA TEKNIKOA EGIAZTATZEKO PROBRA (Gehienez ere, 80 puntu)

• Non: Doneztebeko Udaletxean
• Eguna: Apirilaren 5an (ortzirala)
• Ordua: 09:00etan
• Arduradunak: Epaimahaia.
• Edukia: Eskualdeko turismo eskaintzari buruzko test moduko galderak (gutxienez erdia gainditu behar da).

EPAMAHAIA

Honanko hau izanen da:

-Lehendakaria: Doneztebeko Turismo Zinegotzia: Leire Ortuoste Garcia edo berak izendatutako ordezkoa.

– 1. Bokala: Doneztebeko Zinegotzia: Nerea Telletxea Santesteban edo berak izendatutako ordezkoa.

-2. Bokala: Uraren Bailarako Turismo Teknikaria: Irantzu Pastor edo berak izendatutako ordezkoa.

-Idazkaria: Doneztebeko Idazkaria edo berak izendatutako ordezkoa: Elvira Saez  De Jauregui Urdanoz

Epamahaia osatuko da probaren egunean

DEIALDIA (PDF)