DONEZTEBE

Hiri-jarduketarako plan berezia, Doneztebeko hirigune historikoan. Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2018ko urriaren 31ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen Hiri-jarduketarako plan berezia, Doneztebeko hirigune historikoan, Doneztebeko Udalak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72.1 artikuluan xedatua aplikatuz, espedientea hilabetez egongo da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izango dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Donezteben, 2018ko urriaren 31ean.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.

Dokumentazio guztia herritarren esku dago udalan eta baita esteka honetan ere:

https://drive.google.com/open?id=1uRjJ2ci083WI99ewX0afUV_z9wkOnos9