Doneztebeko klima aldakorra da: negu hotza eta euritsua eta uda beroa. Udaberria eta udazkena, oro har, onak dira.

Bertako klima epel – ozeaniko motaren barnean sailka dezakegu, geografikoki Kantauriko itsasotik hurbil egoteagatik. Ezaugarri klimatiko nabarmenena plubiometria handia da, urte osoan zehar modu erregularrean banatuta. Udalerri osoa atlantikotik datozen ekaitzen bidean dago eta horiek aktiboak dira udan zehar ere; hartara, ez dago aldi lehorrik.

Plubiometria-balioak, gutxi gorabehera, 1.800 mm-tan daude, prezipitazioa dagoen 180 egunetan botata.

Tenperatura moderatuak daude; urtean, batez beste, 13-14 ºC.

Neguan maiz bota dezake elurra, nahiz eta geruza zuriak ez duen luze irauten. Tenperaturak baxuagoak dira eremu menditsuetan.