JOSÉ ANTONIO IRIGOYEN MITXELENA

Oiartzunen sortu zen, 1918ko abenduaren 9an. Maritxu Ibarrolarekin ezkondu zen 1953ko apirilaren 15ean Iturenen, eta 1977ko azaroaren 2an hil zen.

Albaitaria zen, eta hainbat zaletasun zituen, bertzeak bertze, XIX. mendearen bukaerako eskola errealistaren pintura. Ospe handiko pintorea, 1982an bere lanak biltzen zituen erakusketa egin zen Oiartzunen. Berak egindako lan guztiak esku pribatuetan daude, bere familia barne.

“Agur Doneztebe” lana konposatu zuen. Pieza hori berreskuratu eta Mendi abesbatzak abestu zuen 1998ko azaroaren 22an, Santa Zeziliaren egunean, ekitaldian zeuden alargun, seme-alaba eta familiarren omenez. Musika lan horrek Doneztebe ordezkatzen du ekitaldi ofizialetan, San Pedroren mezan, errate baterako.

JOAQUÍN LARREGLA

(1865 Ilunberri-1945 Madril).

Musikagile nafar ezaguna, batez ere pianorako egindako Viva Navarra jotarengatik (egileen elkartearen marka guztiak hautsi zituen). Doneztebera ezkondu zen.

FEDERICO MORENO TORROBA

(1891-1983).

Madrilgo musikagilea, genero guztiak landu zituena. Egin zituen zarzuelengatik ezagutzen da gehien bat, erraterako “Luisa Fernanda”.

Pilarrekin ezkondu zen -Joaquín Larreglaren alaba-. Senar-emazteek aldi luzeak ematen zituen  Donezteben. Inzakardi izeneko parkea inspirazio-iturri omen zuen.

ONOFRE GARRAUS

Lesakan sortu zen 1858an, baina haurra zenetik Donezteben bizi izan zen. Hogei urte zituela Beka bat lortu zuen Parisen ikasteko, eta han gitarra eta zitarako duo bat sortu zuen Jauntsarats herriko semea zen lagun batekin.

Duo horri Madrilgo hirugarren bat gehitu zitzaion, eta orduan “la Troupe o. Garraun ” edo “Los Tres Bemoles” izenak hartu zituen.

Euren musika-tresnak egiten zituzten, esmokina eta pelukak zeramatzaten, eta modu komikoan egiten zuten musika. “Les Luthiers” taldearen aitzindaritzat jotzen dira. Europan eta Hego Amerikan barna ibili ziren, eta 1899an desegin zuten taldea. Onofre Garrausek, 1904an, Nafarroako lehen autobus linea fundatu zuen. Enpresak “AURRERA” zuen izena, eta autobus hura, ziur aski, Espainian sartu zen lehen gasolinako eztanda-motorra izan zen, eta izaera publikoa zuen lehenbizikoa Europa mailan.

JERONIMO UZTARIZ

Ziur aski Uztaritzetik (Frantzia) zetorren Uztariztar baten ondorengoa -XVI. mendearen bukaeran herriko erregidorea (zinegotzia) izan zen hura-. Bertako etxe garrantzitsuekin ahaidetu zen.

Jeronimo Uztariz (1670-1732) honen biografiarako: Una política económica para Felipe V, Minerva. 1999. Tratadugile garrantzitsuetako bat da Historia Ekonomikoan eta Teoría y práctica de Comercio y Marina izeneko bere lana 1724an argitaratu zen lehenbiziko aldiz. Argitaraldi batzuk izan zituen, eta ingeles, frantses eta italierara itzuli zen.