SANTA LUZIA


Santa Luziaren ohoretan egiten den tradizioko jaia; “jostunen festa”.

Abenduaren 13an egiten da, eta udalak, egun horretan, zilarrezko titare bat oparitzen die herriko jostunei, Santa Luziaren ohoretan egiten den mezan. Meza horretan ikusmenaren patroi santuaren erlikia gurtzen da. Egun horretan ere, artisauak, azokalariak, taloak eta feria giroa egoten da elizako atarian.

BIGARREN FESTAK


San Migelen asteburuan egiten dira. Doneztebeko Udalbatza San Migelgo ermitako mezara joaten da. Atera eta gero, otamena egiten da bertaratutako guztiendako.

Festak ostiral, larunbat eta igandean egiten dira, Festetako jarduerak San Pedron egiten direnen antzekoak dira.

SAN PEDRO – HERRIKO BESTAK


Ekainaren 28tik uztailaren 4arte (ekainak 29, San Pedro).

Mota guztietako jarduerek osatzen dute programa: musika, dantza, erremonte profesionaleko jaialdia, Capoeira, su artifizialak, zezensuzkoa, udalbatza txikia… Meza nagusia San Pedroen ohoretan egiten da eta bertan abesbatzak Irigoyen musikagileak Donezteberi konposatu zion himonoa abesten du. Behin kanpoan dantza egiten zaio banderari eta, gero, herriko dantzariek Trapatan dantza egiten dute.

San Pedro egunean udalak, udaletxeko beheko aldean, otamena eskaintzen dio herri osoari.

FERIAK


Feriak San Martin egunaren inguruan egiten dira -azaroaren 11- eta jai horren egunaren arabera. Asteazkena baino lehen bada, aste horretako ostiralean egiten da eta osteguna, ostirala… edo halakoa bada, hurrengo asteko ostiralean.

Herri tradizio handiko jaia da. Eskualdeko jendea etortzen da feriara ganadu bila -zaldi-behorrak, behiak, ardiak… Azken bolada honetan ahari txapelketa ere badago-.

Euren eskulanak nola egiten dituzten erakusten dizkiguten artisauak ere badaude, elizako atarian.

UDABERRIKO FERIA


Maiatzaren lehen ostiralean; ganadu feria, artisauak, nekazaritza makinak…

INAUTERIA


Errauts-asteazkenaren aurreko ostegun, ostiral eta larunbatean egiten da.

Ostegun eta ostirala: gazte konpartsak herriko baserri eta auzoetan puska-biltzea egiten du, mozorroturik.

Larunbata: inauteriko egun handia. Desfilea arratsaldeko bostetan hasten da.